https://iclfi.org/pubs/icl-eu/2026-palestina-correx
Mozio hau gure biltzar internazionalean onartu zen.
Urriaren 7aren harira Erresistentzia palestinarraren estrategiari kritika egiteko asmoz, “Bide iraultzaile bat Palestina askatzeko” eskuorriak (2023ko urriak 10) zenbait adierazpen sutsu egin zituen, esaldi astintzaile honek bikain laburbiltzen dituenak: “Hamasekin heriotza eta porrota bakarrik”. Palestinaren aldeko mugimenduaren begietan, propaganda sionistaren erasoaren alde lerrokatzen ari ginela eman zuen, une horretan bere gorenean zenean. Bereziki probokatzaileak izan ziren testuinguru hartan Hamas “sarraskitzaile islamista fanatiko”tzat jotzen zituzten adierazpenak, baita haren estrategia “Gaza guztia txaleko suizida batekin ingurarazten duela” adierazteak ere.
Nahiz eta Hamasen estrategiaren kontra artikulu hartan planteatutako argudio politikoak berez sendoak ziren arren —bistan denez—, alferrik dira argudiorik hoberenak, idazteko erak mezua jaso behar duen herri zapalduari ezinikusia pizten badio. Artikuluak zeharo egiten zuen talka masa palestinarren sentimenduarekin —zeren eta haientzat Urriaren 7a erresistentziaren ekintza desafiatzaile bat izan zen— eta hortaz, Hamasen zorigaiztoko estrategiaren aurkako gure abisu zuzena ate atzean bota zen.
Bereziki, Al-Aqsa Uholdea operazioaren kondenazio orokorraren testuinguruan, artikuluak ez zuen aipatu ere egin funtsezko egitate bat: Israelgo armadari erasotzea zilegi izan zela; armarik gabeko zibilei ez bezala.
Argitaratu zenetik, artikulu hori azken urteetan defendatu dugu, nahiz eta barnetik zein kanpotik kritikak jaso, eta berriz ere argitaratu genuen gure agerkari teorikoan, ingelesezko Spartacist-en 69. zenbakian, 2024ko abuztuan. Kritiken aurrean eduki genuen jarrera defentsiboa, eta lehen artikuluaren atzean izandako bulkada, hein handi batean ezkerraren gehiengoak Hamas-i kritikarik ez egiteagatik, edota haren estrategia nazionalistaren aurrean alternatiba politiko bat emateari uko egiteagatik gertatu zen.
Nahiz eta genozidioan zehar Palestinaren aldeko mugimenduan guk egindako esku-hartzeak eboluzionatu zuen Palestina askatzeko borrokaren ezagutza politikoa garatzen genuen bitartean, lehenengo artikulu hau, Palestinako herriak genozidioaren hastapena pairatzen ari zenean argitaratua, orban bat izan zen gure parte-hartzean, gainerakoan printzipioetan oinarriturik bazen ere.

