QR Code
https://iclfi.org/pubs/icl-eu/2026-kuba

Burkide horiek:

Kubako Iraultza azken hamarkadatako arriskurrik larrienaren aurrean da. Kuba inperialismo estatubatuarraren setio latza eta blokeo zorrotz bat pairatzen ari delarik, PCC Kubako Alderdi Komunistaren buruzagitzaren erantzuna kapitulazioa izan da, neurri handiko merkantilizazioari zein atzerriko kapitalari atea zabalduz. Bide horrek 1959ko Iraultzaren zimendu sozialak bete-betean mehatxatzen ditu; eta berriz gertatzeko arriskuan jartzen ditu, baldintza desberdinetan, Sobietar Batasunean berrezarpen kapitalista gorendu zuten zorigaiztoko jazoerak.

Beraz, dei egiten diegu Kubako Iraultzaren lorpenak defendatzeko prest dauden ezkerreko organizazio zein burkide orori —sozialista iraultzaileei eta PCC-ko disidenteei, baita Kuban bertan edo kanpoan dauden militante sindikalistei ere— erreforma hauek arbuiatu eta Iraultzaren defentsan lan egin dezaten elkarrekin. Auzi estrategiko zabalagoez ditugun desadostasunak alde batera utzita, berrezarpen kapitalistari aurre egiteko, blokeo estatubatuarraren amaiera eskatzeko, eta ekonomia planifikatua mantentzeko borrokaren ardura urgentea partekatzen dugu. Hauxe da auzi erabakigarria: arrisku kontrairaultzaileari aurre egiteko, elkarrekin jarduteko prest al gaude?

Elkarlan horrek batera antolatutako ekialdien, manifestazioen edota adierazpenen forma hartu lezake, eta ozen eta garbi aditzera emango genuke, jarduten dugun herrialde eta eremuetan, Kubako Alderdi Komunistaren buruzagitzaren ildo katastrofikoaren aurrean ezkerreko oposizio baten premiazko beharra. Hori guztia langile masen arteko eztabaidarik ahalik eta zabalenarekin bateratu beharra dago, aurrera egiteko. LKI Liga Komunista Internazionalak argitaratutako artikuluotan programa horretako zenbait elementu planteatu ditu:

Ekainak 30:

Cuba : Comment empêcher la catastrophe

Cuba: Cómo detener la catástrofe"

Eta ekainak 20:

Les "réformes" du PCC ouvrent la voie à la contre-révolution

Las "reformas" del PCC abren la puerta a la contrarrevolución

Baita gure podcastetan:

Cuba : Comment défendre la révolution ?”, uztailak 3.

“Reformas de mercado": Capitulación total al imperialismo—¡Hay que defender la Revolución!, ekainak 20.

¿Cómo evitar la catástrofe? ¡Abajo las reformas! ¡Forjar una oposición de izquierda!, ekainak 25.

Edozein iradokizun eskertzen dugu ekimenak antolatzeko edota elkarlanean aritzeko. Orain inoiz baino gehiago, premiazkoa da kanpaina antiinperialista bateratua, Kubako herriari alternatiba sozialista bat eskaintzeko geldialdi burokratikoaren eta kontrairaultza kapitalistaren aurrean.

Komuniston partez, agur bero bat.
Julia Emery
Liga Komunista Internazionalaren izenean (Spartacist)