https://iclfi.org/pubs/icl-eu/2026-iran
Stop US-Israel Rampage – Defend Iran! artikulutik itzulita, Spartacist-en eranskina (ingelesezko edizioa), 2026ko otsailaren 28a.
Estatu Batuek eta Israelek erabateko suntsipen-arrasto bat utzi dute. Netanyahuk Palestinako herria sarraskitu du errukirik gabe; Trumpek herrialdeak erasotzen eta mehatxatzen ditu, bata bestearen atzetik. Orain Iran erasotzen ari dira elkarrekin. Erokeria honek gelditu behar du! Iran defendatu behar da!
Estatu Batuek eta Israelek Irango erregimena uzkailtzea lortzen badute, ez da Irango herriaren askapena etorriko. Sionismoaren eta inperialismoaren esklabo bilakatuko da, eta Estatu Batuek eta Israelek bidea zabalik izango dute eskualdea izutzeko.
Iran osoan jaurtitzen ari diren bonbek ez dute erregimenaren eta herriaren arteko bereizketarik egiten. Une honetan, Irango herriari babesa ematea kanpoko erasoaz defendatzea esan nahi du. Irango herriak berak kontuak egingo dizkie mullah odolzaleei.
Estatu Batuek eta Israelek porrot militar larriak izan ezkero, edo nazioarteko langile-klaseak eraso honen aurka mobilizazio handiak egiten baditu, egungo ofentsiba frenatuko da, azkenik Trumpen oldarraldia geldiaraziz. Langile-klaseak, bereziki Estatu Batuetan, badu interesik horretan, errepublikanoak eta demokratak arrastaka baitaramate euren herrialdea, baita mundu osoa ere, heriotzaren eta miseriaren espiralera. Euren klase-interesen alde aritu behar du eta Estatu Batuetako gerra-makineria gelditu!

