https://iclfi.org/pubs/icl-eu/2026-kuba-donate
Kubako iraultza arrisku larrian da. Estatu Batuek Venezuela erasotu eta bere presidentea bahitu ondoren, Trump-ek, blokeoa gogortuz, “erregimen aldaketa” bat behartu nahi du Kuban, uharteari petrolioa saltzen dion edozein herrialderi muga-zergak ezarriz, besteak beste. Egoera larria da. Itzalaldiek eguneko 12 ordu edo gehiago irauten dute. Geroz eta zailagoa da janaria eta sendagaiak lortzea. Zerbitzuak—garraio publikotik zabor-bilketaraino— ez dabiltza. Kasik ez da gasolinarik, eta uharteko hegaldien joan-etorria bertan behera utzi da, hein handi batean hegazkinek erregai falta dutelako.
EZ IDATZI “KUBA” DOHAINTZAKO IRUZKINETAN.
Estatu Batuen erasoaldiaren aurrean eusteko, Kubak premiazko laguntza material ugaria behar du. Nazioarteko langile-klaseak blokeoa hausteko jardun behar du oraintxe bertan! Estatu Batuetako agintariek Kuba gosez menperatzea lortzen badute, haien egoera indartuko dute mundu osoko langileen eta zapalduen aurrean, baita Estatu Batuetan bertan ere. Horiek dira nazioartean mobilizatu behar duten indarrak, batez ere beraien sindikatuen bitartez, urgentziazko laguntza emateko: janaria, sendagaiak, eguzki-panelak, sorgailuak, eta askoz gehiago. Nazioarteko elkartasun honek langileen egoera indartuko du, bazter guztietan.
Blokeoa hausten laguntzeko, PDC Partisan Defense Committee-k diru-bilketa kanpaina bat abiarazi du, Kubari laguntza materiala emateko. Langileak eta sozialistak animatu nahi ditugu dirua eskuzabalki eman dezaten, eta modu berean, borroka egin dezaten beraien sindikatuek zein beste organizazioek ere gauza bera egiteko. Benetako elkartasunak ez du esan nahi asmo errukitsuz beteriko protesta-gutun eragingabeak eta “nazioarteko zuzenbideari” dei hutsalak egitea. Kubari eta bere herriari egiazki laguntzeko jardutea esan nahi du!
Jasotako donazio guztiak languntza materialerako erabiliko dira, eta Kubara laguntza eramateko kanpaina abiarazi duten beste mugimendu proletario eta anti-inperialistekin batera lan egingo dugu. PDC-k ez du inolako administrazio-gasturik kenduko, ez bestelakorik; baina hirugarrenei ordainketak egiten dituzten plataformek, PayPal-ek adibidez, beraien komisio propioak kendu ditzakete. Egin ezazu dohaintza oraintxe bertan! Inperialismo estatubatuarraren kontra, Kuba defendatzen lagundu ezazu!

